Haurrendako album ilustratuen Etxepare lehiaketa deitu dute

Guaixe 2017ko ots. 2a, 18:44

Nafarroako 20 toki-erakunderen Euskara Zerbitzuek, Sakanako Mankomunitatearena barne, haurrei zuzendutako album ilustratuen Etxepare Saria deitu dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek bakarka edo ilustratzaile-idazle tandemean egin dezakete, beti ere, euskarazko, jatorrizko eta argitaratu gabeko lanak aurkeztuta. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete, formatu librean. Hori bai, lanak ez dira 20 cm x 21 cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen
dituzte (bakarrik kontuan hartuko dira barneko orrialdeak). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken lau deialdietan saritutako sortzaileek ezin dute lehiaketara aurkeztu.

Parte-hartzaileek lehiaketara azken bertsio inprimatua aurkeztu beharko dute, bukatutako albumean agertuko liratekeen testu zein ilustrazioekin (koadernatzea ez da beharrezkoa, grapa, uztai, espiral eta abarrekin aurkez daiteke). Maketaren kopia digitala, .pdf estensioarekin, baita albumaren testua word formatuan memoria giltza batean aurkeztu beharko dira. Lanak plika sistemaren bidez aurkeztu beharko dira, egileen datuekin, harremanetarako telefonoarekin eta bio-bibliografiarekin batera. Guztia helbide honetara bidali behar da: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa). Lanak maiatzaren 19ra arte aurkeztu daitezke. Epaimahaiak erabakia garagarrilaren 30erako jakinaraziko du bere erabakia. 5.000 euroko sari bakarra izanen da, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak