Zalduaren garaipen potoloa

Guaixe 2017ko ots. 7a, 11:34

Elomendiko Futbol Txapelketa. 17. jardunaldia: Ageri 2 – Zaldua 5

Elomendiko Futbol Txapelketako 17. Jardunaldia bikain joan zaio Etxarrengo Zaldua taldeari. Arakildarrek 2 eta 5 irabazi zioten Ageri taldeari. Horrela, Unziti da Elomendiko liderra (41 puntu) eta Zaldua laugarrena da sailkapenean (31 puntu).
Larunbatean Zalduak sailkapenean postu bat beherago, bosgarren postuan dagoen Apoloren kontra jokatuko du Lekunberrin. Bi taldeek 31 puntu dituzte eta jokoan dauden 3 puntuek sailkapena erabakiko dute.