Autobideetako lau kamerak www.navarra.es-en ikusgai

Guaixe 2017ko ots. 8a, 15:50
Irurtzungo kameraren irudia.

Nafarroako errepide nagusietan dauden 16 kamera gobernuaren www.navarra.es web orrian kontsultatu daitezke gaurdanik. Horretarako, mapa bat egokitu du. Horien artean daude Irurtzun Leitzarango (A15) eta Sakanako Autobien (A-10) lotura gunea, Arbizuko Utzubar industrialde parean dagoen Sakana Autobiakoa (A-10) Altsasuko A-1 eta Sakanako Autobiaren (A-10) lotura gunea eta Etxegarateko kamara, A-1 eta NA-1001 errepidea hartzen dituenak.

Ibilgailua hartu behar dutenek, negu partean batez ere, errepideen egoera nola zegoen jakin nahi dute eta behin baino gehiagotan egin diote eskaera Nafarroako Gobernuari. Eskaera horren erantzuna da, beraz, gaurko erabakia. Web orriak kamera bakoitzak hartzen duen plano finko bat eskaintzen du. Foru administrazioak jakinarazi duenez errepide sarean 252 kamera ditu, 189 tunelen barruan, 49 tunelen sarreretan eta 14 errepide sarearen intereseko puntuetan.

Errepideen egoerari buruzko informazioa
www.incidenciascarreteras.navarra.es eta 848 423 500 telefonoa.