Elezkano-Zabaleta eta Ezkurdia-Merino materiala aukeratzera

Guaixe 2017ko ots. 9a, 08:11
Ezkurdia-Merino eta Elezkano-Zabaleta.

Asteburuko partidetarako pilotak gaur aukeratuko dituzte, Iruñean eta Tafallan

Asteburuan Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 11. jardunaldia jokatuko da. Elezkano II.ak eta Zabaletak Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurkari larunbatean Labriten. Gaur aukeratuko dute materiala, Labriten, goizeko 11:30ean.

Bestalde, igandean Tafallak hartuko du Ezkurdia-Merino eta Victor-Albisu pilotarien arteko hil ala biziko lehia. Materiala gaur aukeratuko dute, 16:00etan, Tafallan.