Sakanako Futbol Topaketak: benjaminen txanda Irurtzunen

Guaixe 2017ko ots. 10a, 10:51

Benjaminen mailako 6. jardunaldia jokatuko da igandean Irurtzunen

Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean benjaminen mailako 6. jardunaldia jokatuko da. Kasu honetan, Irurtzunen jokatuko dira partidak.
Bestalde, gogoratu kimuen mailako txapelketan etena dagoela. Ilbeltzaren 22an 8. jardunaldia jokatu zuten eta otsailaren 19ra arte atsedenaldia izango dute kimuek.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 6. jardunaldia (igandean Irurtzunen)
10:00etan: Lagun Artea 1 – Urdiain
10:50ean: Sutegi – Lagun Artea A
11:40ean: Etxarri – Immerplastic
12:30ean: Seguros Sayas – Txartel