Kantari jaialdietan izena emateko azken egunak

Guaixe 2017ko ots. 16a, 11:27

Heldu den astean despedituko da Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdietan izena emateko epea. 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek parte har dezakete, bakarka, binaka edo taldeka. Batzuek eta besteek kantu zaharrak, berriak, haiek sortu edo moldatutakoak abestu ditzakete jaialdietan; a capella, instrumentuen laguntzaz edo karaoke moduan. Beti ere, euskaraz. Azken urteetan bezala, Amaia Dominguezek hartu du bere gain antolakuntza.

Lau jaialdi izanen dira: Zangozan, martxoaren 18an; Lakuntzan, martxoaren 19an; Lesakan, martxoaren 25ean eta Burlatan, apirilaren 1ean. Horien ondoren despedidarako azken jaialdi bat izanen da.



Izena emateko

amadominguez@tafallaikastola.org