Aralarrek 2017ko taldeak aurkeztuko ditu

Guaixe 2017ko ots. 17a, 11:37
Aurreko urteko Aralar txirrindularitza klubeko txirrindulariak.

Larunbatean, 17:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean

Txirrindularitza denboraldia hastear dela, Aralar Txirrindularitza Taldeak 2017ko denboraldirako asmoak, helburuak, egutegiak, antolatu beharreko lasterketak 2017rako prest dituen kategoria ezberdinetako taldeak eta entrenatzaileak aurkeztuko ditu. Ekitaldia Etxarri Aranazko kultur etxeak hartuko du, bihar, larunbatean, 17:00etan.