Sakanako Futbol 8 Topaketak: kimuak bueltan

Guaixe 2017ko ots. 17a, 07:43

Hiru asteko atsedenaldiaren ondoren, Kimuen Sakanako Futbol 8 Topaketak bueltan dira. Igandean 9. jardunaldia jokatuko da Altsasun, Olaztin eta Urdiainen

Sakanako Mankomunitateak Sakanako futbol kluben laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketetan, kimuen mailako futbolariak berriro ere zelaietara bueltatuko dira. Hiru asteko atsedenaldiaren ondoren, igandean kimuen mailako 9. futbol jardunaldia jokatuko da Altsasun, Olaztin eta Urdiainen.  

Sakanako Futbol 8 Topaketak
Kimuen 9. jardunaldia (igandean)
10:00etan: Etxarri Aranatz – Kaixo (Dantzaleku)
11:00etan: Tipi-Tapa / Sutegi (Olazti)
12:00etan: Lagun Artea – Urdiain (Urdiainen)