Zilarrezko Binakakoa: Martijak eta Bakaikoak irabazi

Guaixe 2017ko ots. 21a, 12:21
Julen Martijak finalerdietan egoteko aukera du. Bakaikoak, ordea, ez.

Martijak eta Errandoneak finalerdietara sailkatzeko aukera dute, ez, ordea, Bakaikoak eta Ladis Galarzak

Zilarrezko Binakakoan final laurdenetako azken aurreko jardunaldia jokatu da egunotan. Ostiralean Errandoneak eta Martijak 19 eta 22 irabazi zieten Dario ordezkatu zuen Gorkari eta Jaunarenari, Irunen jokatutako partida oso estuan. Eta astelehenean Tolosan jokatutako lehian, Joanes Bakaikoak eta Galarzak 8 tantotan utzi zituzten Ugalde eta Martinez ordezkatu zuen Irusta, txapelketako bere bigarren partida irabazita.

Sailkapenean Lasok eta Iturriagak 6 puntu dituzte, Arteaga II.ak eta Erasunek 4 eta 3 puntu dituzten 3 bikote daude: Errandonea-Martija, Dario-Jaunarena eta Elordi-Erostarbe. Peña II.a-Salaberrik eta Bakaikoa-Ladis Galarzak bina pundu dituzte eta Ugaldek eta Martinezek bat. Jardunaldi bakarra gelditzen da zilarrezko banakako final laurdenen ligaxka despeditzeko. Hortaz, Bakaikoak eta Ladis Galarzak ez dute aukerarik finalerdietara sailkatzeko; bai, ordea, Errandoneak eta Martijak. Larunbatean, Iruñean, Ugalde eta Martinez izango dituzte aurkari. Bakaikoak eta Ladis Galarzak, aldiz, Elordi eta Erostarberen kontra jokatuko dute asteartearen Tolosan. Itxura ona emanez despeditu nahi dute txapelketa.

Zilarrezko Binakakoa. 7. jardunaldia
Ugalde-Martinez / Errandonea-Martija (larunbatean, 16:45ean, Labriten. ETB1)
Dario-Jaunarena / Arteaga II.-Erasun (igandean, 17:00etan, Eibarren. ETB1)
Laso-Iturriaga / Peña II.-Salaberri (astelehenean, 16:30ean, Tolosan)
Elordi-Erostarbe / Bakaikoa-Ladis Galarza (asteartean, 16:30ean, Tolosan)