Etxeberria hirugarrena eta Irastorza hamaikagarrena Euskadiko Txapelketan

Guaixe 2017ko ots. 22a, 10:01
Argazkiak: Martin Early.

Anoetako belodromoan jokatu zen txapelketa, igandean

Igandean Txirrindularitzako Euskadiko Pista Txapelketa jokatu zen Donostiako Anoeta belodromoan. Aralar Txirrindularitza Klubeko Josu Etxeberria iturmendiarra junior mailan lehiatu zen, eta Turnkey Engineering taldeko Joana Irastorza etxarriarra emakumezkoen kadete-junior mailan. Biek primerako lana egin zuten.

Sailkapen orokorra kontuan hartuta, gizonezkoen junior mailan Xabier Azparren (Ampo) izan zen txapelduna, 168 punturekin. Josu Etxeberria hirugarrena sailkatu zen (113 puntu) eta podiumera igo zen. Emakumezkoen kadete-junior mailan Naia Amondarainek irabazi zuen (129 puntu) eta Joana Irastorza hamaikagarrena sailkatu zen (78 puntu).