Zilarrezko Binakakoa: Errandonea eta Martija finalerdietan

Guaixe 2017ko mar. 1a, 11:44

Finalerdietarako lehen jardunaldian Arteaga II.a eta Erasun izango dituzte aurkari. Joanes Bakaikoa eta Ladis Galarza ez dira finalerdietarako sailkatu

Zilarrezko Binakako azken jardunaldian, Joanes Bakaikoak eta Ladis Galarzak hirugarren garaipena lortu zuten, Elordi ordezkatu zuen Gorkari eta Erostarberi 17 eta 22 irabazi eta gero. Txapelketan behetik gora egin dute Bakaikoak eta Galarzak, galtzen hasi eta gero azken hiru partidak irabazi baitzituzte. Tamalez, ez da nahikoa izan eta, 3 punturekin, ez dira finalerdietarako sailkatu. Aldiz, Ugalde eta Irustari 15 eta 22 irabazi zieten Errandoneak eta Martijak. Horrela, Zilarrezko Binakako finalerdietarako sailkatu dira Errandonea eta Martija (4 puntu), Laso-Iturriaga (6 puntu), Peña II.a-Salaberri (3 puntu) eta Arteaga II.a-Erasun (5 puntu) bikoteekin batera.

Zilarrezko finalerdien ligaxkako lehen jardunaldian, Arteaga II.a eta Erasun izango dituzte aurkari Errandoneak eta Martijak astelehenean Tolosan. Ostiralean jokatuko da beste finalerdia, Lodosan. Hura zabaltzen duen partidan Bakaikoak Tainta izango du aurkari lau t´erdian.

Zilarrezko Binakakoa. Finalerdien ligaxkako 1. jardunaldia
Laso-Iturriaga / Peña-Salaberri (ostiralean, 22:00etan, Lodosan)
Arteaga II.a-Erasun / Errandonea-Martija (astelehenean, 16:00etan, Tolosan)