Zizurtik txapelarik gabe

Guaixe 2017ko mar. 9a, 08:09
Aurreko larunbatean txapela janztea falta izan zitzaion Koldo Murgiondori.

Zizurko lau t´erdiko finaletan txapeldunordeak izan dira Laso eta Murgiondo

Larunbatean Zizurko lau t´erdiko txapelketako finalak jokatu ziren. Guztira 12 final jokatu ziren. Tartean, benjaminen 2 mailan Irurtzun klubeko Lasori 13 eta 16 irabazi zion Araxes klubeko Nazabalek. Senior mailako final handian, Irurtzun klubeko Murgiondo etxarriarrari 12 eta 18 irabazi zion Tartaloetxe klubeko Matxinek. Hortaz, txapeldunorde ditugu Laso eta Murgiondo.