Mank-en bizikleta festa aurten Etxarri Aranatzen izanen da

Guaixe 2017ko mai. 17a, 11:25

Maiatzaren 28an ospatuko da baina izena ematea maiatzaren 23a baino lehen egin behar da

Altsasu eta Irurtzuni lekukoa hartuz, aurten Etxarri Aranatzek hartuko du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako bizikleta festa. Horretarako, Etxarri Aranazko Udalaren Barranka Txirrindularitza Taldearen Berri Bikes eta Muruzabal bizikleta denden eta Sakanako ikastetxeen eta guraso elkarteen laguntza izan dute.

Adin guztietarako antolatu dute bizikleta festa, baina 10 urtetik beherakoek nagusiek lagunduta parte hartu beharko dute. Besteak beste, maiatzaren 28rako 9:30ean 2 orduko bizikleta ibilaldia, 11:30ean auzatea eta kirol materialaren trukea eta 12:00etan herri jolasak eta bizikleta konpontzeko tailerra antolatu dira.

Trukerako materiala ikastetxeetara eraman beharko da maiatzaren 23a baino lehen, eta tiketa jasoko dute egunean trukatzeko.

Izena emateko
Dohainik da, baina maiatzaren 23a baino lehen eman behar da izena ondoko ikastetxeetan: Andra Mari ikastola eta San Donato, Luis Fuentes, Arbizu eta Arrano Beltza ikastetxeak. Bestela, ondoko telefono eta epostetan eman daiteke izena: 948 464 866 (Mank kirol zerbitzua, kirolak@sakana-mank.eus), 648 070 710 (Mank Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzua, immigrazioa@sakana-mank.eus) eta 948 464 840 (Mank Euskara zerbitzua, euskera2@sakana-mank.eus).