Gozogintzan hamar

Guaixe 2014ko abe. 17a, 12:04
Lehiaketan parte hartu zuten uhartearrak.

Ostegun arratsaldean Donibane jubilatu elkarteak X. Tarta Lehiaketa hartu zuen. 16 izan ziren lehiaketan parte hartzera animatu ziren bazkideak. Haien artean hiru gizon zeuden. Lehiaketaren ondoren, giro ederrean, ekitaldiak erakarritako 80 bat pertsonen artean dastatu zituzten, cavak lagunduta.

Javier Barbarrinek (Iruñeko gozogileen elkarteko presidentea), Eduardo Lopezek (itxitako Altsasuko gozogintza eskolako irakasle ohia), Esther Lancharesek (aipatu eskolako idazkari izandakoa) eta Juan Carlos Oteizak (jubilatu elkarteko presidentea) osatu zuten epaimahaia. Aurkeztutako tarten maila ona nabarmendu zuten, urtetik urtera maila hobea dela azpimarratuz.

Lehen saria Luzia Lacalleren frutadun merenge tartarendako izan zen (49 puntu). Bigarrena Domi Berastegiren tiramisuak eskuratu zuen (44). Hirugarren Ester Arrizabalagaren bizkotxo eta esnegain tartarendako izan zen (43). Anana eta sagar tarta banarekin laugarren postuan berdindu egin zuten Eduardo Gonzalok eta Mª Cruz Orzek (41).

Parte-hartzaileak
Paki Canchez, Presen Gorriti, Lourdes Etxarri, Ana Barandiaran, Eduardo Gonzalo, Luzia Lacalle, Angel Andres, Elena Mauleon, Margari Tadero, Ester Arrizabalaga, Izaskun Gorriti, Juan Mari Mugika, Mª Cruz Orze, Ana Mª Garro, Marivi Lizarraga eta Domi Berastegi.