Herri guztia kinto!

Guaixe 2017ko ots. 10a, 12:17

Bizpahiru urte dira Uharte Arakilen herri guztia kinto ospakizunak elkarrekin egiten hasi zirela. Inauteriak iritsi baino bi aste lehenago ospatzen dute. Adin guztietako kintoak, zein bere adinakoarekin, bazkaltzera elkartuko dira bihar. Ondoren parrandak luze iraunen du. Aurtengo kintoak hilaren 23tik aurrera ospatuko dute euren festa.