Inauteriak ihoteak 2017

Inauteriekin mozorro-festa

Guaixe 2017ko ots. 24a, 12:08

Uhartearren koadrilak aurreko egunetan inauteri-gurdiak prestatzen lanpetuak izan dira. Haiek bihar erakutsiko dituzte, arratsaldean. Baina momentu hori iritsi aurretik animatuenak gosaltzera elkartuko dira. Mozorro-gosarikoek eguerdiko kalejirarekin bat eginen du, zanpanzarrarekin eta fanfarrearekin batera kalejiran ibiliko dira. Kalejirak fanfarre-poteoari emanen dio txanda.

Sabeleko zuloa berdintzeko Aralar Mendi elkartean eginen den herri bazkarira joanen dira 60 bat uhartear. Beste koadrila batzuk euren albiziora bazkalduko dute. Baina batzuk eta besteak 18:00ak aldera elkartu eta mozorrotuen ihote-segizioa osatu eta kalejiran abiatuko da. Herrian barnako ibilbidea plazan despedituko dute eta azken bi urteetan bezala gaitz guztiak irudikatzen dituen panpina erreko dute. Ondorengo parranda ordu txikiak arte luzatuko da.