San andresetan, festa!

Guaixe 2016ko abe. 6a, 11:24

Azaroko azken egunarekin batera, 30ean, San Andres eguna ospatu zuten unanuarrek. Denok bat elkartean bazkari animatuaz gozatzeko aukera izan zen. Bertan elkartu ziren herriko adinduak eta nahi izan zuen guztia. Majo bazkaldu ondoren kontu-kontari eta kantari aritu ziren. Giro horrek beste hainbat unanuar erakarri zituen. San Andresen omenezko ospakizuna duela urte batzuk hasi ziren ospatzen.



Ermita

San Andresi eskainitako ermita gaur egun kanpo santuko kapera da; hura ixten duen harresia itsatsia du. Erdi Aroko eraikina da eta atean jartzen duen moduan 1946an zaharberritu zuten. Barruan XVII. mendeko lehen erdialdeko erretaula barrokoa du, sainduaren irudia ere estilo berekoa da.



Unanuk beste bi ermita zituen: Doloreetako ama eta San Buenaventura. Aurrena XX. mendearen erdialdean suak txikitu zuen eta bere irudia San Andres ermitan dago. Bigarrena Ondatzen zegoen, Unanutik Uharte Arakilerako bidean. Ermita joan den mendeko 60ko hamarkada akaberan erori zen. Aurretik irudiak elizara eramanak zituzten.