Ardiak Kaluxan

Guaixe 2014ko abe. 18a, 18:32

Hilabete batez egonen dira ikusgai, ilbeltzaren 18ra arte.

Urdiaingo tabernak Idoia Zufiaurreren, chuffiren, lanak ditu ikusgai. Sortzaile urdiaindarrak ardien serieko hiru koadro jarri ditu ikusgai. Pintura hiper-errealista da, eskuz landutakoa, inolako ordenagailuren laguntzarik gabe. Haiekin batera, hainbat teknikarekin sortutako ilustrazio sail bat dago (argazki landua, ilustrazio digitala, akrilikoa, tinta, aerografoa…). Komiki eta pop eraginak dituzten landareen, tokien, pertsonen edota animalien irudiak dira Kaluxan ikusgai daudenak.

Zufiaurrek diseinu grafiko ikasketak eginak ditu eta Ingalaterran trebatu zen. Diseinu grafikoa eta ilustrazio arloan lan egin du. Guaixe astekariaren diseinua egin zuen.