Zerbitzuei eusteko aurrekontua

Guaixe 2015ko api. 23a, 19:39
Errepide ondoko farolak.

Urdiaingo Udalak aurtengo 430.000 euroko aurrekontua onartu du. Sebastian Aristizabal alkateak esan digunez, udalak eskaintzen dituen zerbitzuei eusteko da aurtengo aurrekontua. Ez da inolako inbertsiorik aurreikusi. Hori bai, udan egindako inbertsioa ekarri du gogora, Urdiaingo argiteria publikoa berritzeko 108.000 euroko inbertsioa egin baitzuen.

Argindar kontsumoa murrizteko neurria izan zen. Aristizabalek azaldu digunez, “wattio gutxiagorekin argi bera ematen dute bonbillek. Errendimendu handiagoa ateratzen diegu”. Bestalde, kontsumoa erregulatzeko aukera ere badu udalak. Hala, gaueko ordu txikitan argi intentsitatea jaitsi eta horrela gutxiago kontsumitzen du.