Bihar festak

Guaixe 2016ko ira. 30a, 11:04

Garilaren 26an egindako batzarrean urritzolarrek denak egonen ziren festetarako data aukeratu zuten: lastailaren 1a. Bihar, beraz, goizetik ordu txikiak arte festa giroa izanen da Urritzolan. Gaitariek dianak joko dituzte eta eguerdiko hamabitakora elkartuko ditu urritzolarrak eta bisitariak. Otamena Zizurko Galtzagorri txarangak girotuko du.

Ondoren, oilo-kaka eta herri jolasak izanen dira (igela, uztaia eta txapa). 15:00etan 60 bat pertsona elkartuko dituen herri bazkaria izanen dute. Bazkaldu ondoren mus, partxis, bingo eta dantza txapelketak izanen dira. Zezensuzkoak gaua argitu ondoren afari auto-gestionatuaren txanda izanen da. Gaueko dantzarako doinuak Txep taldeak eta disko-jartzaile batek jarriko dituzte.