Udalak Aralurko hondakin pilak kentzeko eskaera berretsi du

Guaixe 2014ko abe. 18a, 15:33

Ziordiko Udala azaroan atzera ere Nafarroako Gobernuko ordezkariekin batzartu zen. Aralur enpresaren inguruan dauden hondakin metak handik kentzeko eskaera berretsi zuen udalak. Jesus Arrese alkateak jakinarazi digunez, “pala batekin hondakin metetan laginak egin zituzten eta ongi konpostatzen ari dela ikusi zen. Arresek udalaren nahia berretsi digu: “Hondakin meta horiek erretiratzea nahi dugu, inori ardurak eskatu gabe”. Alkateak azaldu digunez, Nafarroako Gobernua aukerak aztertzen ari da. “Hainbat aukera daude, baina kostua da gakoa. Ez dago dirurik eta hauteskunde atarian gaude”.