Ihote-ospakizunek ere Ziordia hartuko dute. Asteartean izanen da eta inauteriko protagonistak herriko txikiak izanen dira. 17:00etan elkartuko dira mozorrotu txikiak eta herrian barnako kalejira eginen dute. Buelta osatu ondoren Errekakartea elkartean merendua izanen dute, txokolate-jana eta ogitartekoak. Aurreko urteetan bezala, helduen ihote ospakizuna hurrengo asteburura pasako da.