Ihote-afaria bihar

Guaixe 2017ko mar. 3a, 12:26

Ziordiko haurrek asteartean luzatutako lekukoari eutsiko diote helduek eta inauteri ospakizunak izanen dira bihar. 19:00ak aldera triki-poteoa abiaraziko dute. 21:30ean, berriz, Errekakartea elkartean mozorro-afaria izanen da. Pantxo Balbuenak gauari soinu-banda jarriko dio.