Chafee lesionatuta

Guaixe 2009ko eka. 18a, 00:00
Ismael Chafee Aspeko pilotari zuhatzuarrak hilabete pasa egin beharko du jokatu gabe, asteazkenean bost eta zazpi zentimetroko arteko zuntz-haustura izan baitzuen ezker hankako gihar bikian. Chafeek Beotibarren hartu zuen min, Asier Olaizolarekin egiten ari zen lau t´erdikorako entrenamendu berezian atzeraka eginiko korrikaldi batean. Chafee duela bi urte hasi zen jokatzen Asegarcerekin, eta geroztik izan duen laugarren lesio larria da gihar bikikoa. Osatu bitartean aste batzuk egin beharko ditu jokatu gabe.