Sakanako Mendizaleak Azpeitiara joanen dira. 07:00etan, Irurtzundik abiatuko da autobusa.
Tafalla-Gerindako mendilerroa arteko 40 km-ko ibilbidea eginen du Barranka txirrindulari klubeko mendi-bizikleta taldeak. 07:30ean, klubeko bajeratik.
Hurrak eta lapurrak 2 filmaren emanaldia. 17:00etan, Iortia kultur gunean.
Yo, Daniel Blake filmaren emanaldia. 17:30ean eta 19:45ean, Iortia kultur gunean.
El secreto de Marrowbone filmaren emanaldia. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioa. 20:00etan, Foru plazan.
Pott eta… 2017. Denboraren soinuak. Juan Barriolaren Nafarroako frontoien argazki zaharren gaineko interbentzioak egin ditu Patxi Aldunatek. Abenduaren 6tik 31ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako belenzaleen elkarteak San Sebastian ermitan eta bere egoitzan jarri ditu jaiotzak ikusgai. Abenduaren 8tik ilbeltzaren 7ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.