Iker Uribek eta Joana Zigandak haurrendako album ilustratua aurkeztuko dute. 3 urtetik gorako haurrendako da saioa eta haurrak bakarrik sartu daitezke gelara.
Gozogintza lehiaketa antolatu du Donibane elkarteak. Gozoak ordu erdi lehenago aurkeztu beharko dira eta ondoren dastaketa izanen da. 18:00etan, jubilatu elkartean.
Mari Luz Esteban Feminismoa eta politikaren eraldaketak liburuaz hizketatzera elkartuko da irakurle taldea. 19:00etan, liburutegian.
La librería filmaren emanaldia. 19:00ean, Iortia kultur gunean.
Bidea eginez ikastolen historiari buruzko liburuaren aurkezpena eginen du Juan Luis Larraza idazlea. Argazkia: Diario de Noticias.
Altsasukoak Aske herri-asanbladak muntaiaren zifrak salatuko ditu. Esaterako: Adurrek, Jokinek eta Oihanek kartzelan preso egin dituzten 396 egunak; gastatutako 55.552 euroak edota ibilitako 208.660 km-ak. elkarretaratzearen ondoren trikipoteoa egonen da.
Pott eta… 2017. Denboraren soinuak. Juan Barriolaren Nafarroako frontoien argazki zaharren gaineko interbentzioak egin ditu Patxi Aldunatek. Abenduaren 6tik 31ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako belenzaleen elkarteak San Sebastian ermitan eta bere egoitzan jarri ditu jaiotzak ikusgai. Abenduaren 8tik ilbeltzaren 7ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.