Igandean Mendigoizale Eguna hartuko du Aralarko San Migel santutegiak. Mendizaleen meza 11:00etan izanen da, eta, ondoren, auzatea.
68 km-ko joan-etorria eginen du Barranka txirrindulari klubeko mendi-bizikleta taldeak.
La zanja antzezlana aurkeztuko du Caminos para crecer kulturarteko antzerki taldeak.
Etxarri Aranazko abesbatza, koral txikiaren laguntzaz.
Pott eta… 2017. Denboraren soinuak. Juan Barriolaren Nafarroako frontoien argazki zaharren gaineko interbentzioak egin ditu Patxi Aldunatek. Abenduaren 6tik 31ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako belenzaleen elkarteak San Sebastian ermitan eta bere egoitzan jarri ditu jaiotzak ikusgai. Abenduaren 8tik ilbeltzaren 7ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.