Altsasu. Mural tailerra, proiekzioak eta beste astelehenetik ostiralera, doan. 17:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasu. Asesinato en el Orient Express filmaren emanaldia. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Felices sueños filmaren emanaldia. 19:40ean, Iortia kultur gunean.
Pott eta… 2017. Denboraren soinuak. Juan Barriolaren Nafarroako frontoien argazki zaharren gaineko interbentzioak egin ditu Patxi Aldunatek. Abenduaren 6tik 31ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako belenzaleen elkarteak San Sebastian ermitan eta bere egoitzan jarri ditu jaiotzak ikusgai. Abenduaren 8tik ilbeltzaren 7ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.