Arbizu. Haur eta gazteendako jolasak. 16:30etik 19:30era, kiroldegian.
Irurtzun. Hamaika herrialde hizkuntza bat, Hutsun txalaparta taldea eta Xabier Unanuaren ikus-entzunezkoa. 19:30ean, kultur etxean.
Altsasu. Izar hautsa ikuskizuna eskainiko du Dantzarima dantza konpainiak. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Pott eta… 2017. Denboraren soinuak. Juan Barriolaren Nafarroako frontoien argazki zaharren gaineko interbentzioak egin ditu Patxi Aldunatek. Abenduaren 6tik 31ra arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Sakanako belenzaleen elkarteak San Sebastian ermitan eta bere egoitzan jarri ditu jaiotzak ikusgai. Abenduaren 8tik ilbeltzaren 7ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.