Altsasu. Apotako gaina, 43 km-ko joan-etorria eginen du Barranka txirrindulari klubeko mendi-bizikleta taldeak. 09:00etan, abiatuko dira euren egoitzatik.
Altsasu. Maya erlea: ezti jokoak filmaren emanaldia. 17:00etan, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Sin rodeos filmaren emanaldia. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioa. 20:00etan, Foru plazan.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Altsasu. Ongi etorri errefuxiatuak erakusketa, Sakana Harrera Haranak antolatuta. Apirilaren 15era arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.