Irurtzun. Aratz mendira joanen dira Iratxo mendi taldekoak. Goizean, elkartetik.
Izurdiaga. Forjarien lana ezagutzeko doako bisita. 09:00etatik 12:00etara, Forjaren interpretazio gunea.
Izurdiaga. Haurrendako eta helduendako jolas tradizionalak. 09:00etatik 12:00etara, elkartean.
Altsasu. Mirutegiko gurutzea, 57 km-ko joan-etorria eginen du Barranka txirrindulari klubeko mendi-bizikleta taldeak. 08:30ean, abiatuko dira euren egoitzatik. 09:10ean, Urbasako postuan.
Izurdiaga. Euskaldunen eta nafarren eragina Galiziako eta Asturiasko burniaren kulturan. Hizlaria: Jose Mari Salgado. 12:00etan, elkartean.
Altsasu. Errementari filmaren emanaldia, Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioa. 20:00etan, Foru plazan.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Altsasu. Ongi etorri errefuxiatuak erakusketa, Sakana Harrera Haranak antolatuta. Apirilaren 15era arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 17:30etik 21:00etara, Iortia kultur gunean.
Izurdiaga. Forjatutako burnizko eskulturak. Apirilaren 7an, larunbatean, 15:00etatik 18:00etara eta apirilaren 8an, igandean, 09:00etatik 14:00etara, Izurdiagako elkartean.