Altsasu. Rompepiernas itzulia 190 km-ko joan-etorria eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:30ean, San Juan plazatik.
Altsasu. II. Konpost banaketa festa. 10:00etatik aurrera, Otadiako auzo-konpostagailuan.
Olatzagutia. 25 urte euskararen alde. Eskolako D ereduaren urteurren ospakizuna. 11:00etatik aurrera
Altsasu. eLe festa. Euskara hiztun berriei aitortza. 12:00etan, Foru plazan.
Etxarri Aranatz. Ondorengoak. Zirika zirkusen antzezlana. 18:00etan, kultur etxean.
Attikus Finch eta Impedenzia taldeen kontzertua. 18:30ean, kultur etxean.
Bakaiku. Pintxopotea. Gure Esku dago. 19:00, Bakarrekoetxea elkartean.
Altsasu. Memoriari kontzertua, Maria Espada eta Erkudengo Ama abesbatza. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Ziordia. Book face erakusketa. Garagarrilaren 1era arte, arratsaldez, liburutegian.