Altsasu. Altsasu-Lizarrusti-Lizarra-Urbasa-Altsasu 140 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Goizetik eta arratsalderaino jarduerak. Pilota partiduak, eskulan erakusketak, buruhandiak, dantzariak, trikitixa, bazkaria, puzgarriak, omenaldiak, karaokea eta auzatea.
Iturmendi. Sakana Parapente Eguna. Antolatzailea: Baiza parapente taldea. 09:00etatik aurrera, plazan.
Bakaiku. Andra Mari ikastolaren eguna. 09:00etatik 22:00ak arte, plazan.
Gozetik hasita tailerrak, jolasak, tirolina, futbol 5, pilota, herri kirolak eta buruhandiak. Trikitilariak egunean zehar. Euskaraldiaren aurkezpena. Omenaldia. Bazkaria eta ondoren ikasleen karaokea eta ur zezena.
Urbasa. Hondakin plastikoei buruzko dibulgazio-jarduera, familiei zuzenduta. Izena emateko: eduamb@navarra.es10:00etatik 14:00etara, Bioitza kanpinean eta inguruan.
Olazti. Iñigo Aritza ikastolaren eguna. 10:00etatik 21:00ak arte, plazan.
Altsasu. Hobe burujabe mahaingura. Hizlariak: Rafa Diez (Sortu), Mireia Boya (CUP) eta Lur Albizu (Ernai). 12:00etan, Iortiako zabalgunean.
Etxarri Aranatz. San Kiriko txirrindularitza saria. Antolatzailea: Aralar Txirrindulari taldea. 16:00etan, Burundabidetik.
Altsasu. Burujabe mobilizazioa. 18:00etatik aurrera, Iortia zabalgunean.
Altsasu. Abesdantza emanaldia. Etorkizuna dantza eskolaren 25. urteurrena ospatzeko ikuskizuna. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Iturmendi. Zaparra, Atzapar eta Belack taldeen kontzertua. Antolatzailea: Baiza parapente taldea. 23:30ean, plazan.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Irurtzun. Jokin Kaleren margolanak erakusketa. Maiatzaren 10etik garagarrilaren 11ra arte. Pikuxar Euskal Txokoan.
Altsasu. Ingurumena Altsasuko institutuan. Garagarrilaren 21a arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.
Olazti. Margoketa eta lentzeria ikastaroetako lanak. Garagarrilaren 9 19:00etatik 21:00etara eta garagarrilaren 10ean 12:00etatik 14:30era eta 19:00etatik 21:00etara, kultur etxean.