Altsasu. Altsasu-Mandubia-Tolosa-Lizarrusti-Altsasu 155 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Altsasu. Utzi bakean. Alde Hemendik. Sortuk eta Ernaik deitutako kontzentrazioa. 13:00etan, tren geltokiaren aparkalekuan.
Uharte Arakil. Tren sozialaren alde. AHTrik ez! Sakana Trenaren Alde taldeak antolatutako kalejira. 18:00etan, plazatik.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.
Irurtzun. Marian Murilloren akuarelen erakusketa. Garagarrilaren 11tik garilaren 13ra, Pikuxar euskal txokoan.