Altsasu.Altsasu-Otzaurte-Gorosmendi-Leitza-Huiziko portua-Madozeko portua-Altsasu 140 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Ziordi. Landaremutako okupazioaren aldeko jardunaldiak. Sasi Guztien Artian elkarteak antolatuta. 10:30etik aurrera, Amaraunan.
Satrustegi. Arakil bailararen eguna. 11:00etatik eguna, Santiago ermitan.
Satrustegi. Izan zaitez ikazkin egun batez. Txondorra piztua eta mustutzea. 11:00etatik aurrera, herri hegoaldeko intxardogian.
Uharte Arakil. Arkeologia indusketara bisitak. Adituko kideak egiten ari diren lana azalduko dute. 11:00etan, Aralarko santutegian.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.