Altsasu. Altsasu-Alegria-Azazeta-Iturrieta-Opakua-Altsasu 105 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Uharte Arakil. Aralarko pagadi, karst eta behatokietara bisita gidatuak. 12-14 km-ko ibilbidea. Erreserbak: info@mirua eta 608560369. 10:00etatik 17:00etara, Aralarko santutegiko informazio gunetik.
Uharte Arakil. Arkeologia indusketara bisitak. Aditu-ko kideek egiten ari diren lana azalduko dute. 11:00etan, Aralarko santutegian.
Oreretako gazteak, Pandora, Piñata, 18/98 auziko ordezkariek hartuko dute hitza. Ospa mugimenduak antolatuta.
Altsasu. Ezetaerre galiziako rap taldearen kontzertua. Gaztetxean.
Sakanako Herri Eskoletako 5. mailako Haurrek Lanbide heziketako Institutua eta Ikasketa Zerbitzua programa ezagutu dituzte. Bisita zoragarria izan zen. Datorren ikasturtean elkarrakin egin ahal izateko proiektuak pentsatzen ari dira dagoeneko gure eskoletako ikasleak.