Altsasu.Altsasu-Urbasa-Marañon-Opakua-Agurain-Altsasu 140 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Uharte Arakil. Aralarko pagadia, karst eta behatokiak bisita gidatua. 12-14 km-ko ibilbidea. Erreserbak: info@mirua.com eta 608560369. 10:00etatik 13:00etara, Aralarko santutegiko informazio gunetik.
Altsasu. Autodefentsa feminista, gazteendako. Izen ematea: 948 564 826 edo berdintasuna@altsasu.net. 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, Garbitoki eraikinean.
Altsasu. Gizontasunetik festetara. Izen ematea: 948 564 826 edo berdintasuna@altsasu.net. 10:00etatik 14:00etara, Gure Etxea eraikinean.
Altsasu. III Poker torneoaren finalerdiak eta finala. La Encima elkarteak antolatuta. 16:00etatik aurrera, La Encina elkartean.
Bakaiku. Asen Eskalada eta Hirom Yoshida ipuin kontalariek rakugoak (ipuin japoniarrak) kontatuko dituzte. 16:30ean, Barnetegian.
Arbizu. Ubelderen festa. Haurrendako ipuin kontalaria, eskulanak eta txokolatea. 17:00etan, Gaztetxokoan.
Altsasu. Guillem Albà & La Marabunta taldearen Marabunta ikuskizuna. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
ERAKUSKETA. Altsasu. Festetako kartel lehiaketara aurkeztu diren proposamen erakusketa. Abuztuaren 28tik irailaren 9ra arte. 10:00etatik 14:00 arte, Iortia kultur gunean.