Altsasu. Altsasu-Lizarragako portua-Lizarra-Lezaungo portua-Altsasu 95 km-ko ibilbidea eginen dute Barranka Txirrindulari Taldeko errepide atalekoek. 08:00etan, San Juan plazatik.
Urdiain. Migel Angel Sagasetari omenaldia eta Urrezko Domina ematea Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eskutik. 9:30etik aurrera, herrian zehar.
Irurtzun. Begoña Rastrillo margolariaren erakusketa. Irailaren 30 arte, Pikuxar euskal txokoan.
Olazti. Urbasako igoera 1968-2018. Sakana motorsport taldeak antolatuta. Irailaren 14tik 23ra. Ostiraletan 18:00etatik 21:00etara eta larunbatetan eta igandetan 12:00etatik 14:00etara, kultur etxean.