Lakuntza. Lakuntsezkoarrira Zabalarterekin. 08:30ean, plazan.
Irurtzun. Txokolate jana eta Trinitatera igotzea. Pikuxarrek eta Iratxo elkarteak antolatuta. 09:00etan, Pikuxarretik.
Altsasu. San Silvestre-XXXVI. Urbasako igoera. Altsasuko kirol elkarteak antolatuta. 12:00etan, Zumalakarregi plazatik.
Olazti. Jaiotzen erakusketa. Abenduaren 8tik urtarrilaren 7ra. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 17:30etik 20:00etara eta igandetan eta jaiegunetan 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
Irurtzun. Iñaki Beorlegui margolari euskal-mexikarraren migrazioaren eta Mediterraneoaren inguruko marrazkien erakusketa. Urtarrilaren 13ra arte, Pikuxar euskal txokoan.