Lakuntza. Tarta lehiaketa. 18:00etan, Gure Nahian elkartean.
Altsasu. Dolor y gloria gaurkotasunezko filmaren emanaldia. 19:30etan, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Itziar Nazabal tailerraren ikasleen lanen erakusketa. Maiatzaren 13tik 26ra. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan 18:00etatik aurrera eta igandean 16:00etatik 20:30era, Iortia kultur gunean.
Guaixe hilabetekariaren eta Oixe astekariaren ale zaharrak ikusteko aukera dago Iruñeko Geltoki gunean, autobus geltoki zaharrean, astegunetan 09:30etik gauera arte eta larunbatetan 11:00etatik iluntzera.
Iruñea. Guaixe eta Oixe zaharren erakusketa. Guaixeren 25. urteurrena. Maiatzaren 14tik 25era. Astelehenetik ostegunera 09:30etik 22:00etara, ostiraletan 09:30etik 24:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 24:00etara, Geltokin.