Bakaiku. Rafa Rueda abeslariaren emanaldia. Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia.19:00etan, elkartean.
Etxarri Aranatz. Gudariak direlako, amnistia osoa. AEMren Kontzentrazioa. 19:30ean, plazan.
Irurtzun. 'Fleury Merogisen preso dago' Itziar Morenoaren margolen erakusketa. Ekainaren 16tik uztailaren 30era, Pikuxar euskal txokoan.
Altsasu. Gozamenez. Ur festa goxoa: bainua eta ur-jokoak, afaria, ikuskizuna, Soka Lepoan taldearen kontzertua eta txokolate iturria. 21:00etatik 01:00etara, igerilekuan.