Olazti. Ozako ohianera eta Acher Gaztelura irteera. Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldeak antolatuta. 05:45ean, herritik.
Altsasu. Altsasu-Lizarrusti-Olaberria-Altsasu 140 km-tako ibilbidea eginen du Barranka txirrindula errepide taldeak. 08:00etan, BM supermerkatuko aparkalekutik.
Uharte Arakil. Nordic Walking hastapena Aralar natur eremuan. Sakana Garapen Agentziak eta Plazaola patzuergo turistikoak antolatuta. Izena ematea: 644 555 328. Sakanako 09:30etik 12:00etara, Aralarko santutegitik.
Egiarreta. Arakilgo eguna. Itsasperriko jaitsiera, meza, jaioberriei ongi etorria, otamena eta dantzak. 11:00etatik aurrera, Itsasperrin.
Zuhatzu. Arakilgo eguna. Txalaparta, jolas eta jostailu zaharren erakusketa, bazkari herrikoia, mus, brisa eta partxis txapelketa, bazkari herrikoia. 13:30etik aurrera, plazan.
Irurtzun. 'Fleury Merogisen preso dago' Itziar Morenoaren margolen erakusketa. Ekainaren 16tik uztailaren 30era, Pikuxar euskal txokoan.