Iturmendi. Santa Marina konpontzeko auzolana. 08:00etatik 14:00etara, plazan.
Altsasu. Duintasunaren martxa. Altsasuko auzia salatzeko Altsasu Iruñea txirrindula martxa. 08:30etan, plazatik.
Altsasu. Dorleta Andre Mariara 100 km-tako irteera eginen du Barranka errepide txirrindula taldeak. 09:00etan, suhiltzaileen egoitzaren paretik.
Arakil. Muskizko El Pobal-La Arboleda meategietara eta burdintegietara bisita. 10:00etatik aurrera, herrietatik.
Altsasu. Ezkaba mendira irteera. Altsasuko Mendigoizaleak antolatuta, gero epaiaren kontrako kontzentraziora joateko. 10:00etan, egoitzatik.
Etxarri Aranatz. Uharte Rollerski XIII. Saria. Antolatzailea: Uharte Rollerski taldea. 11:00etan, plazan.
Etxarri Aranatz. Etxerik txikiena familiarteko antzezlana. 17:30ean, kultur etxean.
Altsasu. Gazte agenda. Pizzapelketa. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasu. The Opera Locos Yllana, Klemark Espectaculos teatrales eta Rami Eldar konpanien antzezlanaren emanaldia. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Altsasuko Arte Azoka. Urriaren 18tik azaroaren 2ra. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan emanaldia baino ordu bat lehenago eta igandetan 19:00etatik 21:00etara, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.