Lakuntza. Mendi-terapia Juanjo Garbizu mendizalearen liburuaren aurkezpena. Ondoren, te beroa eta eguraldiak laguntzen badu paseoa menditik. 10:00etan, kultur etxean.
Altsasu. Goza dezazun zure sexu osasunaz ahaztu gabe: hies-sti. HIESaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren hitzaldia. 18:00etan, Intxostiapunta gazte txokoan.
Altsasu. Annapurnako campo baseko treking-aren Txelis Rubio Mendiluzeren argazkien proiekzioa. 20:00etan, mendigoizaleen egoitzan.
Irurtzun. Euskal ekitaldiak: Bertso afaria Uxue Alberdi eta Julio Soto bertsolariekin. 21:30ean, Iratxo elkartean.
Altsasu. II. Mundu Gerrako Mauthauseko kontzentrazio-esparruaren argazki originalen erakusketa. Abenduaren 15era arte. Kukua tabernan.
Irurtzun. Zaharrak berri argazkien eraskusketa. Abenduaren 1etik 26ra. Pikuxar euskal txokoan.
Altsasu. Karmelo C. Iribarren idazlearen eta Ikor Kotx argazkilariaren Aire freskoa erakusketa. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan emanaldia baino ordu bat lehenago eta igandetan 19:00etatik 21:00etara, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Olazti. Sakanako belenzaleen elkartearen Jaiotzen erakusketa. Ilbeltzaren 6ra arte. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 17:30etik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 13:00etatik 14:30era eta 17:30tik 20:00etara.