Lakuntza. Lakuntzeskuarri mendi buelta eginen du Zabalarte mendi elkarteak. 08:30ean, plazatik.
Irurtzun. Txokolate jana eta Trinitatera igotzea. 09:00etan, Pikuxarretik.
Altsasu. San Silvestre 25 km-tako ibilbidea eginen dute Barranka mendi txirrindula taldekoek. 09:00etan, taldearen egoitzan.
Olazti. Aizkorrira ibilaldia eginen du Sutegi mendi taldeak. 09:00etan, Intsumisio plazatik.
Olazti. Sakanako belenzaleen elkartearen Jaiotzen erakusketa. Ilbeltzaren 6ra arte. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 17:30etik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 13:00etatik 14:30era eta 17:30tik 20:00etara.
Altsasu. Nafarroako Gobernuko bakearen, bizikidetzaren eta giza-eskubideen zuzendaritza nagusiaren WILPF: Feminismo bakezaleak 100 urte erakusketa. Abenduaren 20tik urtarrilaren 2ra. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan emanaldia baino ordu bat lehenago eta igandetan 19:00etatik 21:00etara, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.