Altsasu. Barranka Txirrindularitza Taldeak 40 eta 50 kilometro bitarteko ibilbidea eginen du. 9:00etan, Zumalakarregi plazan.
Irurtzun. Gau beltza. Ipuin kontaketa: Ion Barbarin, Izaskun Mujika eta Igor Lantz. Lehenengo paserako sarrerak salgai osasun etxeko atean. 2 euro. 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan, kultur etxean.
Altsasu. Gazte agenda: Gau beldurgarria. 1,5 euro. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasu. Mikologian hastapenak: Genero arruntenak ezagutzeko tailerra. Sarrera mugatua; aldiz aurretik izena eman behar da micologiaalsasua@gmail.com helbidean edo Iortia kultur gunean. 18:00etatik 19:30era, Gure Etxea eraikinean.
Arbizu. Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen 'Birritan bortxatua' antzezlanaren emanaldia. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta. 18:30ean, kiroldegian.
Altsasu. Gillem Albaren Calma! ikuskizuna. 19:30ean, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Euskal presoak, Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.
Altsasu. Artebide taldearen Altsasuko IX Arte Azoka. Urriaren 9tik 31ra arte. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan 18:30ean eta igandetan 19:00etatik 21:00etara. eta Iortia kultur guneko erakusketa aretoan.
Altsasu. Intxostiapuntaren urtemugaren argazki eta kartel erakusketa. 17:00etatik 21:00etara. Intxostiapunta gazte gunean.