Irurtzun. Santa Ageda bezpera. Aizpea euskara taldeak antolatuta. 18:00etan, Foruen plaza.
Altsasu. Salvaje gaurkotasunezko filmaren emanaldia. 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.
Altsasu. El profesor de persa zineforum filmaren emanaldia. 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.
Altsasu. Gonbidatuak izatetik protagonistak izatera dokumentalaren proiekzioa. Gonbidatuak: Garazi Urrestarazu Santa Agedan dantzatu zuen lehen emakumea eta Camino Mendiluze San Pedron dantzatu zuen lehen emakumea. 19:00etan, gaztetxean.
Altsasu. #AltsasukoakAske Guztien artean egin dugu! Testigantza erakusketa. Urtarrilaren 19tik otsailaren 7ra. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna hasi aurretik eta igandetan 16:00etatik 20:30era. Iortia kultur gunean.
Olazti. Intsumisioaren astea. Joxe Lacalle argazkilariaren argazkiak eta Sakanako Talde Antimilitaristaren dokumentazioa. Otsailaren 1etik 12ra. Liburutegian.