Altsasu. Irurtzun - Erga - Bi Aizpe - Irurtzun irteera eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. 08:00etan, egoitzatik.
Sakana. Ziorditik Irurtzunera. Sakanako VIII. Lilatoia emakume eta neskendako lasterketa ez lehiakorra. Irañetatik Etxarrenera bizikletaz. Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko berdintasun zerbitzuek antolatuta. Izena ematea: berdintasuna@altsasu.net edo berdintasuna@sakana-mank.eus. 09:30etik aurrera, Ziordiko plazatik.
Lakuntza. Arrazakeriaren diskriminazioaren kontrako nazioarteko eguna. Arrazakeria baztertu!ekitaldi parte hartzailea. 12:00etan, plazan.
Altsasu. Altsasuko Musika eta Dantza Eskolaren dantza emanaldia: Sustraiak. 12:30ean, Iortia kultur gunean.
Olazti. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen Bart non ote nintzen ni? ikuskizuna. Sarrerak: aurretik 3 euro; egunean 3,5 euro. 17:00etan, kultur etxean.
Irurtzun. Non dago Mikel? dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. 19:00etan, kultur etxean.
Altsasu. Antón, su amigo y la revolución rusa gaurkotasunezko filmaren emanaldia. 19:00ean, Iortia kultur gunean areto nagusian.
Altsasu. El silencio de otros zineforum film dokumentalaren emanaldia. 19:30etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.
Altsasu. Euskal Presoak Euskal Herrira elkarretaratzea. 20:00etan, plazan.
Arbizu. M8. Gorputz Grafiak erakusketa. Sakanako Mankomunitateak antolatuta. Martxoaren 5etik 24ra. Udaletxean.
Altsasu. Liburu eremua, eremu librea erakusketa. Martxoaren 5etik apirilaren 23ra arte. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna aurretik eta igandetan 18:30etik 19:30era, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Olazti. Echabarri zerrategiaren inguruko erakusketa. Martxoaren 15etik 31ra. 16:30etik 20:30era, liburutegian.