Altsasu. Hamabostaldi solidarioa. Zaporeak GKEren hitzaldia Greziako Lesbosen egiten duten lanari buruz. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatuta. 18:30ean, Iortia kultur gunean.
Uharte Arakil. Ombuaren itzala film auzolan proiektuaren aurkezpena Patxi Bisquertekin. 19:00etan, udaletxean.
Altsasu. Itsasartearen zabalenean 25 urte, 25 istorio Fernando García Arevaloren argazki erakusketa. Maiatzaren 1etik 15era, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan emanaldiaren aurretik eta igandetan 18:30etik 19:30era. Iortia kultur guneko erakusketa gelan.