Altsasu. Migratuak eta errefuxiatuak ongi etorri ekimena. Errefuxiatu eremu baten simulazioa: errefuxiatuen errealitatea ezagutzen Help-Na elkartearen bidez, zurrumurruen inguruko hausnarketa, txapa egiteko tailerra eta janari bilketaren simulazioa; Pantxika Lamur eta Oihuarima taldearen dantza emanaldia. 10:00etatik 14:30era, Iortia zabalgunean (eguraldi txarrarekin Burunda frontoian).
Etxarri Aranatz. Pello Marinelarena XXVIII. urteurrena ekimena. Amnistaren Aldeko Mugimendua. 12:30ean, plazan.
Etxarri Aranatz. Bizitzak hiltzen dituen espetxe politikatik askatasunera! Pello XVIII urte gogoan eta Jean Groix XXX urte gogoan ekimena. Sortu. 13:00etan, plazan.
Bakaiku. Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, Bakaikuko intsumituen testigantzak biltzen dituen bideo laburra. 17:00etan eta 19:00etan, eskolan.
Irurtzun. Aixita I. bertso sariketa: Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Eli Pagola, Maddi Ane Txoperena, Imanol Uria eta Xabi Igoa bertsolariekin. Gonbidapenak: aixitabertsosariketa@gmail.com. Kanporaketa, 17:30ean; buruz burukoa, 19:45; kultur etxean.
Altsasu. Gazte agenda: Sormen tailerra. 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Altsasu. Itsasartearen zabalenean 25 urte, 25 istorio Fernando García Arevaloren argazki erakusketa. Maiatzaren 1etik 15era, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan emanaldiaren aurretik eta igandetan 18:30etik 19:30era. Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Bakaiku. Intsumisioa Sakanan erakusketa. Maiatzaren 14tik 16ra. 12:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara, udaletxean.